XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

48. Motxorro Kaxeta

Rufina Mendizabal Korta eta Francisco Ugarte Zabarain

URTEA / DEITURA / Caseta / Mochorro Caseta / Gaur egun (ahoz) / "Motxorro kaxeta"

* 1864ean inauguratu zen Beasaindik Altsasu arteko trenbidea.

45 urte geroago, 1909an, ezarriko zioten bigarren karrila.

Historian zehar gizarteak ezagutu duen aldaketa edo aurrera pauso handienetakoa trenaren sorrera izango zen dudarik gabe.

Hainbat abantailarekin batera, gainditu beharreko arazoak ere berarekin ekarri zituen trenak: adibidez, bere bidean zehar ebakiko zituen bideei eta aurretik zeuden zorbideei irtenbidea eman beharra.

Batzutan azpitik tunel edo karrilpeko pasoen bidez.

Besteetan, berriz, trenbidearen gainetik.

Azken hauei pasonibelak deitu izan diegu.

Paso-nibel gehienetan kasetak eraiki zituzten.

Motxorroko kasuan, Atagoititik zetorren "Kamiñu Erreala", 1845ean ebakia, Oñatirañoko kotxe bidearekin batera, Motxorroko kaseta eraiki zuten karrilaren gaikaldean.

* Ia ehun urte geroago, 1951ean, Aztiriako tunela eta bide berria egiteaz batera Kamiñu Erreala-ri ere karrilpetik jarri zioten behin betirako irtenbidea, goikaldean zegoen kaseta bota eta azpikoaldean berria eraikiz.

Paso nibelaren zereginak honetan amaitu ziren.

* Motxorro Kaxetan lehenengotako bizilagunak Albitsuko Casimiro Ugarte Lizarralde eta Ormazarretako Josefa Martina Nazabal Tolosa senar-emazteak izan ziren, bi seme-alaba izan zituztelarik: Josefa eta Miguel.

Kaximirok, hala ere, bazuen beste seme bat ere, Bonifacio Ugarte Etxeberria, lehenengo andrearena.

* Ondoren Críspolo Ugarte Zabarain eta Francisca Larrañaga etorri ziren Brinkolako Etxeanditik.

Hiru seme-alaba izan zituzten: José, María eta Francisco.

Krixpolo alargundu eta Josefa Goiburu Iparragirre zegamarrarekin ezkondu zen bigarrenez.

Francisco, aita bezala, karrilero izan zen.